Páginas

4/17/2013

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 22. JAIA

Euskal Eskola Publikoaren 22. Jaia hurrengo ekainaren 2an ospatuko da Arabako Murgia-Zuian “Haziak Indartu” lelopean. 


4/16/2013

KALEJIRA MURRIZKETEN ETA LOMCEren AURKA


Hezkuntzan Geu Eragile eta Denon Hezkuntza kolektiboak KALEJIRA bat burutuko dute apirilaren 20an, larunbata, eguerdiko 12etan Donostiako Alderdi Ederretik hasi eta Konstituzio plaza- La Bretxa – San Telmo museoko plazan bukatzeko.


LOMCEri BURUZKO HITZALDIA


Ostegun honetan apirilaren 18an, arratsaldeko 17:30etan, Arroako eskoletan HITZALDI bat antolatu dugu. 
Bertan, LOMCEren inguruan hitz egingo digu IMANOL ZUBIZARRETAK (Baikaratik). Zer da LOMCE? Ze eragin izango du gure eskolan? Gure seme-alabek nabarituko dute? Zergatik? … hauek eta beste hainbat galdera erantzuteko asmotan dator Imanol. Azaldu eta argitu itzazu dauzkazun zalantza guztiak. Bertan espero zaitugu!!