Páginas

12/05/2012

WERT-EN HEZKUNTZA ERREFORMA

 Espainiako Gobernuak hezkuntza erreformari beste estutu bat eman dio: euskara «espezialitateko» ikasgaitzat jo du plan berrituan Jose Ignacio Wert ministroak. 

Notizia honen harira Berria egunkarian gaur argitaratutako artikulua irakurtzeko aukera duzue. 

12/04/2012

Eskola jantokien dekretu berri baten aldeko manifestua

Eskola-jantokien dekretu berri baten aldeko manifestua aurkeztu da gaur.

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua kontuan hartuko dituen eskola-jantokien dekretu berri baten aldeko lantaldea martxan jarri da. Hezkuntza, nekazaritza eta lankidetza arloko eragileek parte hartzen dute bertan, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) barne.

Helbide honetan dago manifestu osoa eta atxikipena egiteko aukera:




Gai honen ildoan, gaurko Berrian jantokiei buruzko artikulu hau publikatu da eta interesgarria iruditu zaigu:


12/02/2012

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

EGUNERO-EGUNERO EUSKARAZ BIZI!!!!!!!!
Erabili dezagun: ikasteko, lanerako, aisirako, jolasteko, haserretzeko... ORORAKO!!!



Jangela / Comedor


Guraso Elkarteak egindako azkeneko batzarrean, jangelarako kudeaketaren inguruan agertu zen interesa bultzatzeko eta eztabaida bat sortzeko asmoz, Legazpiko Guraso Elkarteak honen inguruan egindako aurkezpena duzue hemen:





Con el objetivo de generar un debate respecto a la gestión del comedor, por el cual se mostró interés en la pasada asamblea realizada por la Asociación de Padres, a continuación se facilita la presentación realizada en relación a este tema por la Asocicación de Padres de Legazpi:

11/26/2012

Argazki lehiaketa // Concurso fotográfico

Lagundu egutegian agertu behar diren argazkiak aukeratzen. Eman zure botoa!!!

Botoa emateko sakatu HEMEN



Ayuda a seleccionar las fotos que van a aparecer en el calendario. ¡¡Vota!!

Para votar pulsa AQUÍ

11/25/2012

BATZAR OROKORRA

Ohar honen bidez, Batzar Orokorraren deialdiaren berri eman nahi dizuegu. Bilera, Arroan izango da, azaroaren 29an 17:00ean. Bertan, iazko ekintzen balorazioaz eta aurtengo asmoen berri emango da. Batzarrak irauten duen bitartean Haur Txoko zerbitzua eskainiko da. Bertan ikusiko gara!