Páginas

4/17/2013

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 22. JAIA

Euskal Eskola Publikoaren 22. Jaia hurrengo ekainaren 2an ospatuko da Arabako Murgia-Zuian “Haziak Indartu” lelopean. 


4/16/2013

KALEJIRA MURRIZKETEN ETA LOMCEren AURKA


Hezkuntzan Geu Eragile eta Denon Hezkuntza kolektiboak KALEJIRA bat burutuko dute apirilaren 20an, larunbata, eguerdiko 12etan Donostiako Alderdi Ederretik hasi eta Konstituzio plaza- La Bretxa – San Telmo museoko plazan bukatzeko.


LOMCEri BURUZKO HITZALDIA


Ostegun honetan apirilaren 18an, arratsaldeko 17:30etan, Arroako eskoletan HITZALDI bat antolatu dugu. 
Bertan, LOMCEren inguruan hitz egingo digu IMANOL ZUBIZARRETAK (Baikaratik). Zer da LOMCE? Ze eragin izango du gure eskolan? Gure seme-alabek nabarituko dute? Zergatik? … hauek eta beste hainbat galdera erantzuteko asmotan dator Imanol. Azaldu eta argitu itzazu dauzkazun zalantza guztiak. Bertan espero zaitugu!!

2/19/2013

LOMCEri EZ!


Irakurri LOMCEri buruzko orri informatibo hau

SARE SOZIALAK ETA ADINGABEAK


Sare Sozialak Gurasoentzat


Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartearen Zuzendaritzak “Sare Sozialak eta Adingabeak” oinarrizko ikastaro bat garatu du. Ikastaroa, doakoa, familiei baliagarrizko orientabide izan dadila nahi da, nola  jardun seme-alabekin. Ikastaroak bideoak eta adingabekoen testigantzak ditu barne, baita loturak gaiari buruz sakontzeko.